Elizondoko Maria Josefa Zaldua Azkaratek irabazi du 300 euroko erosketa-txartela
Elizondoko Maria Josefa Zaldua Azkarate izan da Baztango Udalak, eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek etxez etxe banatutako hondakinen egutegiegin egindako zozketan aurten eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa-txartelarekin saritua izan den lehendabizikoa. Zozketa urtarrilaren 2an egin zen eta argazkian ikus daitekeen bezala, Joseba Otondo Bikondoa Baztango alkateak eta Miren Meoki Udaleko hondakin teknikariak entregatu zuten saria. Zorionak eta erosketa on!!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.