San Anton Eguna ortzegunean Elizondon, Lesakan eta Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 15a, 06:30

Elizondon Balleko Etxeko balkoian aterako dituzte zozketa-txartel sarituen zenbakiak.

Zubietan ortzegunean eta Lesakan igandean dantzaldia izanen dute.

Urtero bezala eskualdeko zenbait herritan San Anton eguna ospatuko dute abenduaren 17an, ortzegunean. Elizondon, erraterako, 11:00etan Baztan-zopak dastatzeko aukera izanen dute eta eguerdiko bertso saioaren ondotik, zozketak eginen dituzte. Balleko Etxeko balkoitik aterako dituzte aretzearen, zerriaren, bi bildotsen eta urdaiazpikoaren zenbaki sarituak. 

Zubietan, berriz, 11:00etako mezarekin hasiko dute eguna. San Anton ermitan bilduko dira herritarrak. Meza akitzen delarik, eliz atarian mokadutxo bat eskainiko du Udalak. Eguerdian, ohiturari hutsik egin gabe, ostatuek bazkariak eskainiko dituzte. Arratsaldean gorputzak mugiarazteko tartea izanen dute Joxe Angel akordeoilariaren eskutik. Hotzaz babesteko txokolate beroak ez du hutsik eginen.

Lesakan ortzeguneko mezez gain (10:00etan eta 11:00etan) igandean ere izanen dute ospakizunik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan Endara auzoko San Anton baselizan mezak izanen dituzte eta arratsaldean, 17:00etan, dantzaldia izanen dute, herriko plazan. Goizuetan eta Erratzun ereegunari keinu eginen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun