Nerea Sorondo eta Itsaso Onsalo aurrez aurre izanen dira Urrezko banakako aizkolari txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 19:45
Donostiako Urrezko Kopan ere aritu ziren Onsalo eta Sorondo, San Tomas egunean.

Gizasemeak binaka aizkoran eta harrijasotzailea ere ariko dira urtarrilaren 12an Azkoitian 

Urrezko Aizkolariak txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 12an, larunbatean 19:00etan Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Emakumeen Urrezko banakako aizkolari txapelketan Aresoko Itsaso Onsalo eta Berako Nerea Sorondo izanen dira aurrez aurre. Metro bateko hiru enbor moztu beharko dituzte.

 

Urrezko binakako aizkolari txapelketan, Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi Txikia IV.aren kontra ariko dira. 

Bete beharreko lanari dagokionez, erlojuaren kontra 45 ontzako bi enbor (aizkolari bakoitzak bana), zutik kana-erdikoa txanda librean, etzanda 60 ontzako bi enbor (bakoitzak bat) eta txanda librean lau kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi 65 ontzako moztu beharko dituzte.

Urrezko harrijasotze txapelketan, Jon Unanue Goenatxo III.a ariko da 175ko kiloko errektangularrarekin eta 150 kiloko kubikoarekin, hiruna minutuko txandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun