Erremonteko Master Torneoa urtarrilaren 10ean hasiko da Galarretan Endika eta Azpirozen arteko lehiarekin

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 9a, 08:46
Aurtengo master txapelketan parte hartuko duten erremontelariak, aurkezpenean.

Bederatzigarren edizioa da eta bost partida jokatuko dira guztira. Finala hilaren 26an jokatuko da eta partaideak Azpiroz, Endika, Ezkurra II, Barrenetxea IV, Uterga eta Urriza dira.

Erremonteko Master Tor­ne­oa urtarrilaren 10ean, ortzegunean hasiko da jokatzen Galarretan. Bana­kako txapel­keta izaten da eta bede­ra­tzi­garren edizioa beteko du aur­ten. 2019koan sei erre­mon­tistak hartuko dute parte, inoiz baino gehiago, eta bortz partida jokatuko dira guztira. Eskai­lera formatua izanen du. 

Ortzeguneko lehenengo parti­dan Azpiroz eta Endika ariko dira elkarren aurka. Biga­rren­ partidan, larunba­tean, Ez­kurra II eta Barre­netxea IV lehiatuko dira bata bertzearen kon­tra. Lehenengo parti­duaren irabazleak Urriza izanen du aurrez aurre urtarrilaren 17an eta bigarren partidako irabazleak Uterga hartuko du urtarrilaren 19an. Finala, urta­rrilaren 26ean jokatuko da finalerdien irabazleen artean. 
Koteto Ezkurra haundiak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011an eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garai­pen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an bertze bi garaipenekin eta az­ken bi urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak.

Urriza txapeldunak aurkez­penan azaldu zuenez, «banakako txapelketetan mo­ti­­bazio be­rezia» du, «exijentzi maila, aurkari berriak eta erronka haundia» izaten dira eta. Endika Barrenetxearen hitze­tan «gazteak indartsu datoz; bai Ezkurra II eta bai Azpiroz, eta datorren urtean ea gazte gehiago dauden».
Aurten, UTS-Komunikazioa da babesle eta bere izena du txapelketak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun