Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek eta Baztango Udalak egin dute aurten ere
Bortzirietako Hiri-Hondakin Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak banatu berri dituzte beraien bezeroen artean 2019ko egutegiak. Hauetan bertze gauzen artean, bilketa berezien egutegia dago, bilketa berezien kamioak eginen dituen ibilbide eta ordutegiarekin, birziklapen gomendioak, baratzea sortzeko gida eta aunitz gehiago, dena birziklapena eta zaborrak murrizteko ikuspuntutik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.