Ugaitz Elizalde iturendarra eta Iker Tainta lesakarra Garfe pilota enpresaren aurkezpenean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 4a, 09:23

Garfeko pilotariak aurkezpenean. Eserita, ezkerretik hasita bigarrena Elizalde eta eskuinetik hasita bigarrena, Titinen ondoan, Tainta.

2019rako duen plantilla aurkeztu du pilota enpresak Errioxan

Garfe pilota enpresak 2019rako dituen pilotariak aurkeztu zituen abenduaren 29an Errioxan. Aurrelarien artean, Iturengo Ugaitz Elizalde eta Lesakako Iker Tainta daude.

Oraingoz 15 pilotari ditu Garfek, baina gehiago fitxatzea ere ez du baztertzen. Aurrelarien artean, Titin III.a da ezagunena. Berekin batera, aipatutako Ugaitz Elizalde iturendarra, Iker Tainta lesakarra, Prado, Santxo, Garrido V.a, eta Urbieta II.a daude. Atzelariak, berriki arte Aspen izandako Merino anaiak, Urruzola, Lobato VI.a, Sainz II.a, Bergera, Beroiz eta Zabala dira.

Talde teknikoari dagokionez, David Garrido (intendentea), Jesus Garrido (masajista), Gustavo (laguntzailea) eta Jaio (intendente-pilotaria) daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun