Erregeak eskualdean izanen dira urtarrilaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 1a, 09:55

Oparien zain daude eskualdeko haurrak.

Doneztebe, Sunbilla, Lesaka, Arantza, Bera, Goizueta eta Leitza bisitatuko dituzte 

Zain, egunak zenbatzen edo gutunak idatzi eta postontzian sartzen. Horrelaxe daude eskualdeko haur eta gaztetxoak. Urte hasiera ailegatu orduko erregeen etorrera dute gogoan. Musuak eman eta opariak jasotzeko aukera izanen dute hainbat herritan. 

Bortzirietan Beran, Lesakan eta Arantzan egin dute hitzordua. Beran, erraterako,  erregeen pajeak 15:30ean bilduko dira eta karriketan barna ibiliko dira gutunak biltzen; 18:30ean, berriz, kabalgata izanen da, Itzea auzotik Herriko Etxeko plazara (euria eginez gero Eztegara pilotalekuan 18:00etan). 

 

Malerrekan Doneztebe eta Sunbillan eginen dute geldialdia. Donezteben 18:00 aldera ailegatuko dira. Goizean, berriz, erregeen postariak ibiliko dira; karrikaz karrika gutunak bilduko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun