Hamabigarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek World Cheese Awards lehiaketan parte hartzen dutela. Emaitza «ezinhobea» izan da aurtengoan ere, 62 domina lortuz: Urrezko 13, zilarrezko 27 (bi lortu zituen Bertizaranako Ardiaranak), eta brontzezko 22 (1 Bengotxeak eta 1 Kortariko Infernuko gasnak).
Bertzetik, Gourmet Quesos lehiaketan Urrezko domina lortu zuen Kortariak apirilean Madrilen eta Erresuma Batuko Great Taste Awards lehiaketan izar bat lortu zuen Bengotxeak. Seu D'Urgell-eko Pirinioetako Artisau Gazten lehiaketan brontzezko domina lortu zuen Bengotxeak.
Bertze lehiaketetan ere sariak jaso dituzte Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gaztek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!