2018ko azkeneko Bertsoinka saioan, Iruñean egin zen Bertsoaroa zikloaren barne egin zen bertsolari gazteen saioko bertsoak adituko ditugu. Azaroaren 20an, Kondestable Jauregiko areto nagusian egin zen bertso saio hau. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, Ainhoa Larretxea gai jartzailearen agindutara: Idoia Granizo, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.