Iruñeko Udalak literatur lehiaketako sariak banatu ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 22a, 10:00
Asironen eskutik jaso zituzten sariak.

Azken urteotan Iruñeko Udalak antolatu ohi duen literatur lehiaketako sariak abenduaren 18an, asteartean, banatu zituzten. Sarituen artean izan ziren, bertzeak bertze, Esteban Arotzena, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi eta Iban Garro, eskualdeko herritarrak. 

Poesia, narrazio laburrak eta bertso-paperak aurkez zitezkeen lehiaketara. Bertso-paperetan Eneko Fernandezek irabazi zuen lehen saria, IHES!!! Gertu sentitu ahal izateko... ihes egitea derrigorra denean lanarekin; bigarrena, berriz, Joanes Illarregik; eta hirugarrena Esteban Arotzenarentzat izan zen. Iban Garrori, berriz, poesia arloko aipamen berezia eman zioten.

Irabazleek 2.500 euro jaso zituzten, bigarrenek 1.000 eta hirugarrenek 500. Aipamen berezia zuten lanei, berriz, 250 euro eman zizkieten. Joseba Asironek eman zituen sariak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun