Solaslagunaren aurkezpen-berenduak izanen dira urtarrilean

Xorroxin irratia 2018ko abe. 20a, 12:17

Solaslagunaren ikasturteari dagokionez, lehenbiziko hilabeteak pasatu dira. Hasiera berexia izan da aurten, "Euskaraldia, 11 egun euskaraz" ekimenean ere murgilduak egon baikara. Hala ere, urtero bezala, Solaslagunaren baitan, jarduera osagarriak burutu dira: solaspoteoa, mintzodromoa, Durangoko Azokara ateraldia...

Urtarrilean, aurkezpen-berenduak eginen dira: 16an, Donezteben, 17an Beran eta 24an, Elizondon. Leire Errandonea, eskualdeko arduradunarekin, mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun