Emakumezko aizkolarien III. Urrezko Kopa jokatuko dute ortzirale honetan Donostian

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 19a, 06:40

Joan den urtean Alazne Etxaburua gipuzkoarra nagusitu zen, baina aurten ez da aria.

Trinitate Plazan 13:30ean hasiko da saioa, eskualdeko lau aizkolarirekin

Bortz aizkolari ariko dira nor baino nor eta horietatik lau eskualdekoak izanen dira: Maika Ariztegi iturendarra, Nerea Sorondo beratarra, Xanta Sousa lesakarra eta Itxaso Onsalo aresoarra. Irati Astondoa bizkaitarra izanen da bosgarren partaidea.

 

Txapelketa San Tomas egunez jokatuko da, 13:30ean, Trinitate Plazan. Aizkolari bakoitzak 36 ontzako edo oinbeteko bortz enbor moztu beharko ditu. Aipatzekoa da, emakumezkoen Urrezko Kopa jokatuko den hirugarren aldia izanen dela. 2016an egin zen lehenbiziko aldiz eta Ariztegi iturendarrak irabazi zuen. Iaz, ordea, Alazne Etxaburua gipuzkoarra nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun