Doluari buruzko solasaldiak eskainiko dituzte abenduaren 19an eta 20an Donezteben eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 18a, 10:59

Mirentxu Goienetxe (erdian) izanen da hizlari.

Izarra Tanatorioak antolatuta, Mirentxu Goienetxe izanen da hizlari

Izarra Tanatorioen helburuetako bat bizitza-heriotza kontzeptua naturalizatzea da eta horretarako urtero bezala “Aulki hutsak, mintzatu gaitezen doluaz” izeneko hitzaldiak antolatu dituzte. Abenduaren 19an, asteazkenean 19:00etan Doneztebeko Santa Luzia Plazan dagoen Herriko Ostatuan eta abenduaren 20an, ortzegunean 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen dira solasaldiak, Mirentxu Goienetxeren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun