Durangoko Azokara egun-pasa egin dute solaslagunek

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 13:45
Eskualdeko solaslagunak Euskal Herriko bertze herrietako mintzalagunekin.

Abenduaren 8an autobusez atera ziren Doneztebetik eta ondotik, Beran, Hondarribian eta Hernanin geldialdiak egin zituzten, bertako mintzalagunak jasotzeko. Guztira 15 lagun elkartu ziren.

Euskal Herriko bertze hainbat tokitako mintzalagunekin ibili ziren. Goizean, Irudienea Durangoko Azokako bideo eta filmen gunea bisitatzeko asmoa izanagatik ez zuten horretarako aukerarik izan. Hala ere, eguna ederki aprobetxatu zuten. Eguerdian txarangarekin poteoan ibili ziren eta bazkalondon, Landako gunean ibili eta hainbat liburu eta disko erosi zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun