Asteburu murritza izanen da eskualdeko kirol talde gehienentzat

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 5a, 10:29
Futbol taldeetako batzuk ortzegunean jokatuko dute bere partida. Baztan futbol talde nagusia Tafallan ariko da.

Saskibaloi, eskubaloi, areto-futbol eta errugbi taldeek atseden izanen dute, baina futbol taldeetako batzuk ortzegunean ere jokatuko dute

Asteburu berezia dator eta eskualdeko kirol talde gehienek atseden izanen dute. Eskubaloian, errugbia, saskibaloian eta areto-futbolean ez da jardunaldirik jokatuko. Futbolean ere, Nafarroako ligetan ari direnetako batzuk, ttikienek batez ere, atseden izanen dute, baina Gipuzkoakoan normal ariko dira. Talde nagusietako batzuk, Baztanek eta Beti Gaztek erraterako, ortzegunean jokatuko dituzte bere partidak. Eskubaloian, gibeleratutako partida jokatu zuen astearte arratsaldean Errekak eta berriz ere garaipena lortu zuen, lidergoa sendotzeko.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Peña Sport – Baztan, ortzegunean 16:00etan Tafallako San Francisco zelaian.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Amaikak Bat - Beti Gazte, ortzegunean 16:30ean Debako Errotazar zelaian.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Roteta - Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Donostiako Herreran.

 

Jubenilak Liga Nazionalean

Baztan – Peña Sport, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Kostkas, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Salesianos – Doneztebe, igandean 12:00etan Iruñeko Amigón.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte atsedena. 

Behobia A - Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Irungo Artia zelaian.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

AD Mendillorri C – Baztan, larunbatean 10:00etan Soto Lezkairun.

CD Ardoi B – Doneztebe, ortzegunean 12:15eab Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – Oiartzun B, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Behobia, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako emakumeen ligan

CD Universidad de Navarra – Baztan, igandean 18:15ean Nafarroako Unibertsitatean.

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Intxaurdi - Beti Gazte, igandean 16:10ean Donostiako Cesar Benito zelaian.

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Loyola 23 - Erreka 24, asteartean jokatutako partidan nagusi doneztebarrak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun