21. Korrikaren kanta aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 3a, 07:36

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute

21. Korrikaren ibilbidea prest da dagoeneko. Garesetik Gasteizera Euskal Herriko hainbat txokotan barna ibiliko da lekukoa. Apirilaren 4an hasi eta 14ra bitarte klika lelopean bilduko dira, euskararen alde, milaka eta milaka lagun. 

Klika da aurtengo leloa, eta antolatzaileek azaldu dutenez «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea» islatu nahi dute. Euskararekiko «konpromisoa» dute helburu. 

Txillardegi omenduko dute. Euskara Batuaren 50. urteurrena dela eta, bere ekarpenak goraipatzeko aukera ona delakoan. Alvarez Enparantzaren ibilbide anitza bezain oparoa goraipatuko dute. «Literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan...» egindako lanagatik eta bereziki «bere sasoian euskarari klika egiteagatik».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun