Motor-gidari bat zauritua N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 28a

N-121-A errepideko 48. kilometroan gertatu zen ezbeharra

Atzo, 12:15ean gertatu zen ezbeharra, N-121-A errepidean, 48. kilometroan. Motor-gidaria bidetik atera eta zauritua izan zen. 69 urteko gidaria anbulantzian Doneztebeko Osasun Etxera eraman zuten, azterketa egiteko. Handik Iruñera bideratu zuten kasua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun