Mendialdea Mankomunitateak "Erein ohitura, egin konposta" kanpaina aurkeztu du

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 28a, 06:30
Joseba Sanchez Arizmendiarrieta, Mendialdea Mankomunitateko Teknikaria; Mikel Zabaleta, Ur Alguero, Unai Loiarte, Mikel Huarte eta Ainhoa Ansa Mendialdea Mankomunitateko hainbat udalerrietako ordezkariak.

Materia organikoaren erdia bereizita kudeatzeko helburua bete nahi du

Hondakin Mankomunitateak herritarrak materia organikoa konpostatzera animatzeko kanpaina martxan jarri du, Nafarroako Hondakin Legeak materia organikoaren %50a bereizita kudeatzeko helburua betetzera  iristeko. Gaur egun Mendialdea Mankomunitateak organikoaren %14a jasotzen du era horretan. 

 

Ingurumen ikuspegitik sortzen dugun hondakinen ardura hartzea azpimarratu dute alde batetik, baina baita Hondakin Legeak zabortegira isuritako zabor tonengatik ezarri duen kanon-a murriztekoa ere. 

Mendialdea Mankomunitateko batzarrak ekainean onartu zuen gai organikoa bildu eta kudeatzeko 2018-2020 plana, zeinen arabera, Mankomunitatean sortzen den materia organikoaren %100 konposta bidez bertan kudeatzeko helburua ezarri zuen. Erabaki honekin gertuko ekonomia bultzatu nahi da eta gure hondakinek Culebrete plantaraino egin beharreko 120 kilometroak saihestea. 

Arrazoi guzti hauengatik, Mankomunitateak herritarrak auzo-konposta zein etxe-konposta egitera bultzatzen ditu eta izen ematera animatzeko deia luzatu. 

Mendialdea Mankomunitateko ordezkariek egindako agerraldian konpostarekin erlazionatutako ekintzetan aurrerantzean erabiliko den irudia aurkeztu zen. Diseinua Alai Ondo Estudioak egin du eta  datozen urteetan erreferentziazkoa izango da.

Kanpaina guzti honen kontrola eta partehartzaileei laguntza eskaintzeko, mankomunitateak LUAR ingurumeneko langilea kontratatua dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun