Eskualdeko lau zerri-hazle saritu dituzte Porc D’Or lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 27a, 12:10
Porc D'Or lehiaketako garaikurrak.

Azaroaren 23an banatu zituzten sariak Lleidan

IRTA erakundeak antolatutako Porc D’Or kehiaketaren 25. Edizioko sariak banatu zituzten azaroaren 23an Lleidan (Kataluina). Denera, 49 sari banatu zituzten espainiar estatu osoko zerri-hazleen artean eta horietatik lau eskualdera etorri ziren.

 

Honela, Elizondoko Vicente Mendiburu Mendiburu eta Urdazubiko Jose Joaquin Elorga Galainenaren esplotazioek, erditze-tasari dagokion lehen kategoriako zilarrezko eta brontzezko sariak lortu dituzte, hurrenez hurren. Etxalarko Mikel Irigoien Irazoki eta Zugarramurdiko Maria Sansiñena Suhasen esplotazioek, berriz, zilarrezko eta brontzezko sariak lortu dituzte longebitate edo bizi-luzetasunari dagokionean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun