Batetik, Hegoak elkartearen eskutik azaroaren 6, 12 eta 13an, 17:30etik 19:00etara Lesakako erabilera anitzeko udal aretoan eginen diren hiru saioetan substantziei buruzko informazioa, gai hori etxetik nola landu, etxeko komunikazioa nola trebatu, gatazken biderazioa eta gisakoak landuko dituzte, ‘Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi’ goiburupean2. Honen harira, jakinarazi dute gizarte zerbitzuan seme-alaben alkoholaren lehen kontsumoei buruzko liburuxka (gaztelaniaz) dutela familientzat, eskuratu nahi izatera 948 635036 telefonora deitu edo 637 320882 watsappera idatzi (izena eta formazioa: hegoak) behar da.
Substantziarik gabeko adikzioak
Bertzetik, gure artean gero eta errealitate hurbil, kezkagarri eta aldi berean arrotza denari erantzunak emate aldera, Antox elkarteko Pause programako formazio saioak eginen dira profesionalentzat eta familientzat. Horietan substantziarik gabeko adikzio edo erabilera desegokiak nola antzeman, ekidin eta esku-hartu landuko dira eta etxetik egin behar den heziketaren garrantziaz ohartaraziko da. Familien saioak Bortzirietan azaroaren 15ean 17:00-19:00etara izanen dira Lesakako erabilera anitzeko udal aretoan; Baztanen azaroaren 21ean, Elizondoko Arizkunenean, 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko 948 580006 telefonora deitu behar da; Malerrekan azaroaren 22an, Doneztebeko Mendaur Institutuan. Izena emateko 948 451746 telefonora deitu behar da.
Gurasoentzat eskainiko diren bi tailerretarako izena eman behar da: 948 63 50 36. Bi formazio eskaintzak gazteleraz izanen dira.
Aipatu behar da, gurasoentzako ez ezik, Baztan-Bidasoaldeko profesionalendako saioa ere izanen dela hilaren 22an Donezteben.