Zozketa egin zen eta lehen jardunaldia urriaren 25ean, ortzegunean jokatuko dute Galarretan. Segurola eta Zubiri, Ansa II.a eta Azpirozen kontra ariko dira. Bigarren jardunaldia urriaren 27an izanen da eta hor bikoteak aldatuko dituzte: Ansa II eta Zubiri, Segurola eta Azpirozen kontra ariko dira. Aurrelariak alde batetik eta atzelariak, bertzetik lehiatuko dira. Garaipen bana lortzen badute, tanteo onena duenak jokatuko du txapelketa eta berdinketa suertatuko balitz, bigarren partidako irabazlea.
Datorren astean, Juanenea eta Urtasunen artean jokatuko dute txapelketan aritzeko bertze aurrelariaren txartela. Agirrezabala eta Larrañaga txandatuko dituzte gibeleko koadroetan.