Euskadiko Aizkora Txapelketa nagusiaren finala urriaren 28an jokatuko dute Iruñean

Ttipi-Ttapa 2018ko urriaren 23a

Euskadiko aizkora txapelketaren finaleko kartela.

Aurten aitzinetik eros daitezke txartelak Euskadiko eta Nafarroako Herri Kirol Federazioan eta Labrit pilotalekuko leihatilan

Urriaren 28an, Euskadiko I. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala jokatuko da Iruñeko Labrit Pilotalekuan, igande eguerdiko 12:00etan. Aurten, aldez aurretiko sarrerak salmentan jarri dira. Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. Parte hartzaileak: Iker Vicente (Nafarroa), Mikel Larrañaga (Gipuzkoa), Aitzol Atutxa (Bizkaia), Joseba Otaegi (Gipuzkoa), Eneko Otaño (Gipuzkoa) eta Iñaki Azurmendi (Gipuzkoa) dira.

 

SARRERAK ALDEZ AURRETIK ONDORENGO LEKUETAN EROSI DAITEZKE:

Euskadiko Herri Kirol Federazioan, Abadiñon: 94 681 81 12

Euskadiko Federaziora deituz ERRESERBATU ahalko dira.

 

Baita, egunero bulegoko ordutegian erosi ahalko dira:

10:00-14:00 eta 16:00-19:00; Ortzegunean 10:00-14:00

 

Nafarroako Herri Kirol Federazioan, Sunbillan: 948 45 09 00

Egunero bulegoko ordutegian erosi ahalko dira: 09:15 -15:15; Ortzegunean 15:00 – 21:00

OHARRA: Nafarroako Herri Kirol Federazioa itxita egonen da urriaren 26an, ortziralean.

Labrit Pilotalekuko txartel-leihatilan:

URRIAREN 25ean, ortzeguna, 12:00-14:00 eta 16:00-18:00

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun