Irailaz geroztik, astero argitaratzen dute 16 orrialdeko zenbaki bat, formatu digitalean; mugikor eta tabletetik irakur daitekeena. Testuak multimedia edukiz hornituta eta bideoz, audioz, grafiko interaktiboz... lagunduta eskaintzen ditu.
Edukiari dagokionez, gertuko gaiak dira jorratzen dituztenak. Areago, azkar kontsumitzeko moduan lantzen dituzte, «batez ere inguru urbarnoan edo garraio publikoan kontsumitzeko» egin baitute. Zenbaki bakoitza guti goiti-beheiti ordu laurdenean irakur daiteke, baina edukian sakondu nahi dutenendako audio eta elkarrizketa luzeagoak ere izaten dituzte eskura.
Nafarroan ere bai
Orain artean bi edizio izan ditu aldizkariak; bat Bizkaian eta bestea Gipuzkoan, «norberak hurbilen sentitzen duena aukeratu ahal izateko». Aitzitik, hemendik aitzinera hirugarren edizio bat izanen da, Nafarroan. Asteazkenean aterako dute zero zenbakia.