Bera, Goizueta, Arantza, Lesaka, Zubieta, Etxalar, Leitza, Sunbilla, Igantzi, Arano, Ituren eta Areso dira deialdira aurkeztutako herriak. Horiek guztiek baserri sakabanatuak dituzte Nafarroako Gobernuko Posta Helbideen Kudeatzailean. Nafarroako posta-helbide bat identifikadore uniboko batekin lokalizatzen laguntzen duen Helpbidea web-aplikazioaren hedapenean aurrera egingo da, eta, horrela, landa-eraikin bakoitza lokalizatuta egongo da eta premiazko kasuetan larrialdietako zerbitzuak errazago iritsiko dira.
Identifikazio-plaken aplikazioak Nafarroako posta-helbide bat lokalizatzeko hainbat irizpide konbinatzen ditu, esaterako: udalerria, erakunde bereizia, bidea, ataria, etxearen izena eta ID helpbidea. Modu horretara, lokalizazio-akatsengatik gerta daitezkeen arazoak ekidingo dira.
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak, José Beaumont andreak, “Helpbidea” proiekturako diru-laguntzetarako deialdiaren harira, sakabanatutako baserriak lokalizatzea oso garrantzitsua zela azaldu zuen, «larrialdietako zerbitzuak eta gainontzeko zerbitzu publikoak haietara iristeko”. Ildo horretatik, azpimarratu zuen proiektu horrekin hobekuntza bat lortuko dela “urrunago bizi diren edo komunikazio okerragoa duten pertsonei arreta emateko».