Beraiekin batera bertze lau aizkolari nafar (Arostegiko Oier eta Julen Kañamares, Dorraoko Iban Resano eta Lezaungo Juanjo Lopez), Arabako bi (Arkaitz Jauregi eta Eloy Corchero) eta Gipuzkoako hiru (Ibarrako Jesus Mari Mujika, Mutrikuko Aratz Mugertza eta Zestoako Luis Mari Txapartegi) lehiatuko dira.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Hiru kanaerdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat. Lehen sei postuetan sailkatzen diren aizkolariak lortuko dute txartela azaroaren 4an Iurretan (Bizkaia) jokatuko den finalean aritzeko.