Denboraldiko lehen futbol derbia jokatuko dute Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteek

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 5a, 06:30

Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteak ingaande arratsaldean ariko dira Matzadan.

Errugbian, etxeko lehen partida jokatuko du Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen

Denboraldiko lehen futbol derbia jokatuko dute igande arratsaldean Berako Matzada futbol zelaian Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteek. Talde nagusiei dagokienez, Baztanek eta Doneztebek bakarrik jokatuko dute etxean. Futbol-8ko alebin eta benjamin mailako taldeak ere asteburu honetan hasiko dira. Errugbian, etxeko lehen partida jokatuko du Menditarrak BRT talde nagusiak larunbat arratsaldean Lekarozen eta 16 urtez behetikoak ere etxean ariko dira larunbat goizean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Pamplona, ortziralean 20:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Añorga - Beti Gazte, igandean 17:00etan Añorgako Rezola zelaian.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe – CD Ilunberri, larunbatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Beti Kozkor B – Aurrera, larunbatean 15:30ean Lekunberriko Plazaola zelaian.

UD Mutilvera C - Doneztebe B, igandean 17:00etan Arangurengo zelaian.

 

Jubenilak Liga Nazionalean

Baztan – CD Pamplona, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Dunboa Eguzki, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Real Union - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo Gal zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe – CD Kirol Sport B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Beti Gazte, derbia igandean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu A – Doneztebe, larunbatean 18:15ean Soto Lezkairun.

Baztan atsedena.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Asdefor – Baztan, larunbatean 19:30ean Sarrigurenen.

CAD Irabia – Doneztebe, larunbatean 10:30ean Iruñeko Irabia ikastetxean.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Beti Kozkor – Baztan, igandean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.

 

Nafarroako emakumeen ligan

Baztan – Peña Sport, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Beti Gazte – Intxaurdi, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Futbol-8 alebinak

Baztan A – Beti Gazte A, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B – Doneztebe A, larunbatean 09:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte B – Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B – Baztan B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

 

Futbol-8 benjaminak

Baztan A – Beti Gazte A, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B – Doneztebe A, larunbatean 09:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte B – Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – Baztan B, larunbatean 10:30ean Berako Matzadan. 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailako ligan

Herrikide – Aurrera, ostiralean 20:30ean Tolosako Eskolapioetan.

Gure Txokoa – Oiartzun, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Erreka atsedena.

 

Emakume seniorrak

Baztango BKT – Loyola, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Neska jubenilak

Baztango BKT – Lizarreria, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Neska kadeteak ligan

Malkaitz B - Baztango BKT

Erreka – Lagunak B

 

Mutiko kadeteak ligan

Erreka atsedena.

 

Neska infantilak

BM Uharte A – Erreka

Helvetia Anaitasuna A – Baztango BKT B

Baztango BKT A atsedena

 

Neska alebinak

Erreka – Malkaitz B

Baztango BKT A – BM Aldezar

Beti Onak A – Baztango BKT C

Baztango BKT B – Baztango BKT D

 

Neska aurrealebinak

Baztango BKT A – BM Uharte B

Baztango BKT B – GS Valle Egues

 

ERRUGBIA

Euskal Ligako lehen mailan

Menditarrak BRT – Atletiko San Sebastian Rugby, larunbatean 16:00etan Lekarozen 

 

Sub-16

BRT Txingudi – Uribealdea, larunbatean 11:00etan Lekarozen.

 

Sub-14

Mutriku - Txingudi/Baztan, larunbatean 10:00etan Mutrikun

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun