Internet bidezko bozka
Lehiaketak bi fase ditu. Hasiera batean Internet bidez egiten da sailkapena. Taldeek Interneten emanen dute izena Banden Lehia webgunean, eta euren musika argitaratuko dute. Taldearen jarraitzaileek eta publiko orokorrak Internet bidez bozkatuko du. Horretarako jakinarazi egin beharko dute taldeek lehiaketan parte hartzen ari direla, eta euren aldeko botoak eskatuko dituzte. Boto gehien lortzen duen taldea finalerako sailkatuko da automatikoki.
Epaimahaiak, bere aldetik, bertze hiru aukeratuko ditu. Eta lau talde horiek zuzeneko ekitaldian arituko dira finalaren egunean.
Zuzeneko finala
Publikoaren botoei esker sailkatutako taldeak eta epaimahaiak aukeratutako bertze hirurek zuzenenean jardungo dute oholtza gainean. Zuzeneko horretan bertan erabakiko da zein den Banden Lehia 2018ko talde irabazlea.
Emanaldian bertan izanen dira publikoa eta epaimahaikideak. Publikoak zuzenean bozkatuko du eta honen emaitza erabakiaren %40a izanen da; beste %60a epaimahaiaren iritzia kontutan hartuta erabakiko da. Hamargarren edizio honetako finala azaroaren 17an izanen da, Bilborocken.
Parte-hartzeko bideak
Banden Lehian, euskaraz jotzen duen edozein taldek eman dezake izena. Eta urriaren 26a arte zabalik dago.
Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:
- Webgunean sartu "parte hartu" botoia sakatu; taldearen izena eman, inprimakian datuak betez.
- Taldearen musika argitaratu.
- Webgunearen Bandak atalean agertuko da taldea eta musika zuzenean entzungai izango da.
- Jarraitzaileei eta lagunei botoa eskatu.
Sari bikainak
Finalistak aukeratzeko epea zabalik izanen da urriaren 30a bitartean, eta finala azaroaren 17an jokatuko da. Hamargarren edizioa sekulako sariekin dator, gainera. Hona hemen:
- 1. Bilbao BBK Live eta Euskal Herria Sona'19 jaialdietan jotzea eta disko bat ekoiztea
- 2. Bideoklip bat filmatzea
- 3. Mundaka festival jaialdian jotzea
- 4. 500 euro