Baztango eta Leitzako gaztetxeetan kontzertuak izanen dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 3a, 09:12

Kike Tormenta, Apalatxe eta Pitxi eta Olaia ariko dira ortziralean Elizondon eta igandean Leitzan 

Kike Tormenta abeslariak, Apalatxe taldeak eta Lesakako Pitxi eta Olaia bikoteak kontzertu bira eskainiko dute asteburu honetan gaztetxez gaztetxe. Ortziralean Elizondon, larunbatean Lezon eta igandean Leitzan ariko dira.

 

Urriaren 5ean, ortziralean 18:30ean Baztango gaztetxean izanen dira, Elizondon. Ondoren, afaria izanen dute. 8 eurotan eman daiteke izena, 678 445521 telefonora ddeituta.

Urriaren 6an, larunbatean 20:00etan Lezoko Txerrimuño gaztetxean izanen dira.

Urriaren 7an, igandean 19:30ean, azkenik,  Leitzako Atekabeltz gaztetxean joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun