Ttipi-Ttapak Larungo trenean igo eta jaisteko bi sarrera zozketatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 2a, 11:38

ERRAN.EUS atariaren aplikazioa deskargatzen dutenen artean eginen da zozketa

Aplikazioa deskargatu eta horren pantailazoa Ttipi-Ttapako Wha­tsapp zenbakira (744 484361) bidaltzen duten guztiak Larungo trenean igo eta jaisteko heldu eta haur batentzako sarreren zoz­ketan sartuko dira. Urriaren 4a izanen da zozketan parte hartzeko azken eguna. Argazkia: www.valledebaztan.com.

 

Ttipi-Ttapa aldiz­kariak eta Xorroxin irratiak sortutako edukiak modu erraz eta arinean, dohainik, erakusten dituen tresna da aplikazioa eta Android eta iOS sistema eragilea erabil­tzen dituz­ten mugikor eta tabletetan erabil daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun