Emakume guttiago langabezian
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizonezkoen artean 269 lagun daude langabezian, abuztuan bezalaxe. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, abuztuan baino 24 guttiago daude langabezian, 368. 25 urtez beheitikoen artean, irail hondarrean 20 emakumezko zeuden langabezian, abuztuan baino hiru guttiago. Gizonezkoen kasuan, adin horretako 31 zeuden lanik gabe, abuztuan baino sei gehiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina arlo honetan sumatu dute jautsiera handiena irailean, 515 langabetutik 491ra pasatuz, 24 guttiago. Industria arloan, aldiz, abuztuan baino sei langabetu gehiago daude, 114 denera. Eraikuntzan eta nekazaritzan, abuztuko langabetu kopuru bera daude, 34 eta 18 langabet, hurrenez hurren. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 31 lagun daude langabezian, abuztuan baino hiru guttiago.