Leitzako Aurrera areto-futbol taldeak dozena bat gol sartuz abiatu du liga kategoria berrian

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 1a, 08:13
Aurrera areto-futbol taldea indartsu hasi da Gipuzkoako lehen mailako ligan.

Asteburu kaxkarra eskualdeko futbol talde nagusientzako, Beti Gaztek eta Baztango emakumeek bakarrik urratu baitute puntu bat; eskubaloian, aldiz, irabazi egin dute Errekak eta BKTk

Areto-futbolean, Gipuzkoako bigarren mailatik lehen mailara igo ziren azken denboraldian Leitzako Aurrera eta Berako Gure Txokoa. Kategoria berrian ligako lehen partida zuten asteburuan eta leitzarrek, batez ere, ezin hobe ekin diote: 12-3 irabazi zuten etxean eta lehen liderrak dira. Beratarrek ere berdindu egin zuten etxetik kanpo. Futbol handian ez dira halako albiste onik izan asteburuan, talde bakar batek ere ez baitu garaipenik lortu: Beti Gazteko mutilek eta Baztango emakumeek bakarrik lortu dute berdintzea etxean jokatutako partidetan. Eskubaloian ere garaipenak lortu zituzten Errekak eta BKTk. Errugbian, aldiz, galdu egin du Menditarrak BRT taldeak Gasteizen.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Alesves 4– Baztan 3 (Luis Urrutiak 2, Javi Urrutia)

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Jonan Arbelaitz eta Urki Txoperena) – Allerru 2

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Bittor eta Esnaola) – Santo Tomas Lizeoa 3 

 

Nafarroako Preferente mailan

CF Beriain 2 – Doneztebe 0

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera 1 (Eskudero) – Berriozar CK 4

Doneztebe B 3 (Aritz Tajadurak 2, Daniel Pio) – UCD Burlades C 7

 

Jubenilak Liga Nazionalean

UDC Txantrea 2 – Baztan 2 (Gilen Quertier eta Oscar Elorza)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Sporting Herrera 2 - Beti Gazte 2 (Aimar Zamorano eta Beñat Iantzi)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Hondarribia 2

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Lezkairu A 1 – Doneztebe 4 (Aimar Sarrateak 2, Aimar Jabalerak 2)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 3 (Mattin Lekuonaren golak) – Dunboa Eguzki A 4

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe atsedena.

Baztan 4 (Julian Urrutiak 2, Imanol Zoko eta Unai Bengoetxea) – Beti Kozkor A 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 12 (Aitor Agestak 3, Xuban Erbitik 3, Ugaitz Aldabek 2, Joritz Iribarren, Ekaitz San Martin, Oihan Elizondo eta Aimar Migeltorena) – CD Amaya 0

Baztan 2 (Xuban Bengoetxea eta Beñat Zamora) – UDC Txantrea 4

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 2 (Jabier Egurrola eta Aimar Obregozo) – Gazte Berriak Antsoain 2

 

Nafarroako emakumeen ligan

Baztan 1 (Nerea Sarratea) – CD Izarra 1

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Hondarribia 3 - Beti Gazte 2 (Izaro Aldabe eta Mayi Arriola)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailako ligan

Aurrera 12 – Bilkoin Legorreta 3

Lauburu KE Ibarra 2 - Gure Txokoa 2

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Lagunak 23 – Erreka 26

 

Emakume seniorrak

Navarro Villoslada 10 - Baztango BKT 25

 

Neska jubenilak

SD Lagunak 31 - Baztango BKT 19

 

Neska kadeteak kopan

BM Uharte 19 – Baztango BKT 31

 

ERRUGBIA

Euskal Ligako lehen mailan

Gaztedi RT 38 – Menditarrak BRT 8

 

Sub-18

Ordizia - La Unica-BRT

 

Sub-16

Iruña UNAV 41 – BRT Txingudi 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun