Gasteizen hasiko du denboraldia Menditarrak BRT errugbi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ira. 28a, 07:59
Ligako lehen partida Gasteizen jokatuko du igande goizean Menditarrak BRT errugbi talde nagusiak.

Futbolean, Beti Gaztek, Gure Txokoak, Aurrerak eta Doneztebeko bigarren taldeak etxean jokatuko dute

Pixkanaka, gero eta gehiago dira denboraldiari ekiten ari diren eskualdeko kirol taldeak. Asteburu honetan, errugbian hasiko da Menditarrak BRT taldea, bai kategoria nagusian, baita gazteak ere. Areto-futbolean ere, joan den astean kopako kanporaketa gainditu ondotik, Gipuzkoako lehen mailako ligari ekinen diote Gure Txokoak eta Aurrerak. Eskubaloian, etxetik kanpo ariko dira Erreka eta BKTko talde nagusiak. Futbolean, etxean dituzte partidak Beti Gaztek, Gure Txokoak, Aurrerak eta Doneztebeko bigarren taldeak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Alesves – Baztan, larunbatean 17:45ean Villafrancako El Palomar zelaian.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Allerru, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako Preferente mailan

CF Beriain – Doneztebe, igandean 16:00etan Beriainen.

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera – Berriozar CK, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe B – UCD Burlades C, igadean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Jubenilak Liga Nazionalean

UDC Txantrea – Baztan, larunbatean 17:00etan Txantrean.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Sporting Herrera - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Donostiako Herrera zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Hondarribia, igandean 17:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Lezkairu A – Doneztebe, igandean 18:15ean Soto Lezkairun.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte – Dunboa Eguzki A, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe atsedena.

Baztan – Beti Kozkor A, larunbatean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe – CD Amaya, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan – UDC Txantrea, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – Gazte Berriak Antsoain, igandean 13:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako emakumeen ligan

Baztan – CD Izarra, igandean 10:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Hondarribia - Beti Gazte, igandean 16:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailako ligan

Aurrera – Bilkoin Legorreta, ostiralean 20:00etan Leitzako kiroldegian.

Lauburu KE Ibarra - Gure Txokoa, ortziralean 20:45ean Ibarrako Belabieta kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Lagunak – Erreka, larunbatean 18:00etan Barañainen.

 

Emakume seniorrak

Navarro Villoslada - Baztango BKT, larunbatean 20:00etan Ermitagañan.

 

Neska jubenilak

SD Lagunak - Baztango BKT, larunbatean 16:00etan Barañainen.

 

Neska kadeteak kopan

BM Uharte – Baztango BKT, larunbatean 10:00etan Uharteko Ugarrandia zelaian.

 

ERRUGBIA

Euskal Ligan gizonezkoak

Gaztedi RT – Menditarrak BRT, igandean 11:30ean Gasteizko Gamarran.

 

Sub-18

Ordizia - La Unica-BRT, larunbatan 12:00etan Ordiziako Altamiran.

 

Sub-16

Iruña - Txingudi/Baztan, larunbatean 10:30ean Nafarroako Unibertsitate pribatuan.

 

Sub-14 adineko Txingudi/Baztan taldeak seven txapelketa jokatuko du Irungo Plaiaundin larunbat goizeko 10etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun