Pertsona bat arin zauritu da Belateko errepide zaharrean izandako auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2018ko irailaren 27a

NA-1210 errepideko 10. kilometroan gertatu da ezbeharra, Belateko errepide zaharrean. Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, autoa errepidetik atera da eta zuhaitz baten kontra jo du. Zauritutakoa autoko gidaria da eta lesio arinak izan ditu. Goizean 08:30 aldera gertatu da ezbeharra eta gidaria bakarrik zihoan autoan. Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun