Bikote bakoitzak egin beharko duen lanari dagokionez, txanda librean, 80 kiloko herri bolari 80 altxaldi eman beharko dizkiote, 70 kiloko bi txingekin 20 metrioko 20 plazan egin beharko dituzte, 50 kiloko bi 50 C&J pesa, bi kolpetan altxatu beharko dituzte 50 aldiz eta arpana, 15 epai egin beharko dizkiote kanaerdikoari,
Dagoeneko itxia dute kirolariek tratua, Nafarroako Herri Kirol Federazioko Unai Bertiz lekuko zela. Orain, apusturako lekua zehaztea falta da, baina izan liteke Gipuzkoaldean edo Donezteben jokatzea.
2016ko maiatzaren 20an Donezteben jokatu zen herri kirol-crossfit apustuan arerio izan ziren Xabier Urrutia eta Alex Fernandez bikote izanen dira oraingoan.