Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketako finalerako boskotea erabaki da

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 24a, 15:27
Doneztebeko finalerako sailkatu den boskotea.

Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak eta Zigako Joxean Etxeberria izanen dira eskualdeko ordezkariak azaroaren 16an Donezteben 

Irailaren 23an jokatu zen Lakuntzan Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketako kanporaketa. Azaroaren 16an Doneztebeko ferietan jokatuko den finalerako bortz txartel zeuden jokoan eta Iker Vicente txapeldunarekin batera, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria sailkatu dira. Donato Larretxea aranztarrak, aldiz, maila galdu du, azkena izan baitzen.

 

Larretxearekin batera, azken aurrekoa izan den Julen Kañamaresek ere kategoria galduko luke, baina medikuaren-agiria aurkeztuta lehiatu ez zen Mieltxo Mindegiaren aurkako jautsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

 

SAILKAPENA

1. Iker Vicente (Otsagi), 17:25.50

2. Jon Rekondo (Leitza), 18:09.71

3. Ruben Saralegi (Leitza), 19:24.65

4. Oier Kañamares (Arostegi), 19:51.07

5. Joxean Etxeberria (Ziga), 20:49.22

6. Juan Jose Lopez (Lezaun), 20:52.32

7. Eneko Saralegi (Leitza), 21:03.01

8. Julen Kañamares (Arostegi), 21:08.18

9. Donato Larretxea (Arantza), 21:21.91

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun