Kopako partidak jokatuko dituzte eskualdeko areto-futbol talde nagusiek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 20a, 08:51
Gure Txokoa eta Aurrerako areto-futbol taldeak Gipuzkoako lehen mailan ariko dira denboraldi honetan. Hasteko, kopako partida izanen dute asteburuan.

Eskubaloia, ortzegun arratsaldean ariko da Errekako talde nagusia Donezteben eta futbolean, etxean ariko dira Baztan eta Doneztebeko futbol talde nagusiak eta Beti Gazteko emakumeak

Joan den urtean Gipuzkoako lehen mailara igotzea lortu zuten Berako Gure Txokoa eta Leitzako Aurrera areto-futbol taldeek. Ligan iraileko azken aste hondarrean hasiko badira ere, kopako partidak jokatuko dituzte asteburu honetan. Futbolean, etxean ariko dira Baztan eta Doneztebeko gizonezkoen futbol talde nagusiak, baita Beti Gazteko emakumeak ere, Gipuzkoako Gorengoen mailan. Eskubaloian, ortzegunean jokatu zuen Errekak ligako partida etxean eta irabazi egin zuen.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Cortes, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Anaitasuna - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Azkoitiako Txerloia zelaian.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Trintxerpe - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Pasaiako Trintxer zelaian.

  

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe – CD Etxarri Aranatz, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

CD Salesianos – Aurrera, larunbatean 18:15ean Iruñeko Amigó zelaian.

CD Iruntxiki - Doneztebe B, igandean 17:00etan Beriainen.

 

Jubenilak Liga Nazionalean

Baztan – Beti Onak, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegi zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

San Marcial A - Gure Txokoa, larubatean 19:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe – CD Salesianos, larunbatean 19:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Behobia A - Beti Gazte, larunbatean 11:30ean Irungo Artia zelaian.

Gure Txokoa – Landetxa, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Beti Kozkor A – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.

UCD Burlades A – Baztan, igandean 17:30ean Erripagainan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

UD Mutilvera – Baztan, igandean 17:00etan Arangurenen.

 

Nafarroako emakumeen ligan

CD Ardoi – Baztan, larunbatean 19:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailan

Beti Gazte – Sporting Herrera, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailako kopan

Aurrera - Jaixki AFT, larunbatean 18:00etan Leitzako kiroldegian.

Mondrate – Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Arrasateko Musakola kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Mutilak seniorrak liga

Erreka – Loyola, ortzegunean 20:30ean Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun