Aramaioko XVII. Rallysprintean berdintasuna izan zen protagonista, hiru lehenbiziko postuetan sailkatu ziren autoetan. Lehenbiziko txandan Barrenetxea eta Onandia nagusitu ziren, Mitsubishi Evo X autoarekin. 5 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten, Villares eta Zozaiak baino segundo bat guttiago eta Castro eta Urkiola (BMW M3) baino 5 segundo guttiago. Bigarren txandan, aldiz, Castro eta Urkiola nagusitu ziren, 1,4 segundoko aldea ateraz Villares eta Zozaiari eta 2,3 segundokoa Barrenetxea eta Onandiari. Hirugarrne txandan ere Castro eta Urkiola izan ziren bizkorrenak, Villares eta Zozaia bigarren zortzi dezima eskasera eta Barrenetxea eta Onandia hirugarren 1,10 segundora.
Gauzak honela, nahiz eta txanda bakar bat ere ez irabazi (hiruetan bigarren izan ziren) segundo dezima bakar batengatik garaile suertatu ziren Mattin Villares eta Jon Zozaia; bigarren izan ziren Castro eta Urkiola eta hirugarren Barrenetxea eta Onandia. Azken hauek Euskal Herriko txapeldun suertatu dira.
5. klasean ere irabazle suertatu ziren Villares eta Zozaia.
Euskal HErriko Rallysprint txapelketa bukatu bada ere, bertze modalitateetan segida izanen du motorrak datozen asteburuetan. Erraterako, larunbat eta igande honetan Jaizkibelgo LX Igoera izanen da eta larunbatean lur gaineko Euskal Herriko Rally txapelketa jokatuko da.