Hamabi aizkolari ariko dira igande eguerdian, urriaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako sei txartelen bila
Irailaren 16an Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da Lakuntzako Pilotalekuan, igande eguerdiko 12etan. Hamabi aizkolari ariko dira lehian, urriaren 28an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalerako sei txartelen bila. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak.
Bi leitzarrekin batera, Aitzol Atutxa bizkaitarra, Iker Vixente otsagabiarra eta Gipuzkoako Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jon Irazu, Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi, Ugaitz Mugertza eta Xabier Zaldua ariko dira lehian. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko mozyu beharko ditute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.