Bortzirietako eta Malerrekako IKA euskaltegiek euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 15a, 09:45

Curriculuma urriaren 7a baino lehen bidali behar da bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbidera

Bortzirietako eta Malerrekako IKA euskaltegiek euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin dute, sortzen ahal diren beharrei erantzuteko.Curriculuma urriaren 7a baino lehenagotik bidali behar da bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbidera.

 

Honako hau eskatzen dute: EGA titulua (edo baliokidea), lizentziatura, komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna, B1 gidabaimena eta autoa. Glotodidaktika ezagutzak ere baloratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun