Kontxako bandera zati bat eskualdera ekarri dute Irazokik eta Marizkurrenak

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 10a, 11:31

Iker Mariezkurrena eta Agoitz Irazoki, Hondarribia Arraun taldearen instalazioetan.

Bigarrena da Lesakako arraunlariarentzat eta lehenbizikoa Sunbillakoarentzat 

Segundo eskas batengatik bertzerik izan ez bada ere, Donostiako Kontxako bandera eskuratu du igande honetan Hondarribia Arraun Taldeak, Zierbenak lehen jardunalditik zuen aldeari buelta emanda. Agoitz Irazoki lesakarra eta Iker Marizkurrena sunbildarra arraunen aritu dira estropada handienean eta, beraz, bandera zati bat ekarri dute eskualdera.

 

Agoitz Irazokik 2013an ere irabazi zuen Hondarribiarekin eta, beraz, Donostiako bigarren bandera du. Garai hartan, bigarren taldean aritzen zen Iker Mariezkurrena eta beraz, lehen trapua du Sunbillakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun