Musika eskoletako izen-ematea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 5a, 09:47

Beran hilaren 6a, Elizondon 10a, Lesakan 12a eta Donezteben 14a izanen dira izena emateko azken egunak

Eskualdeko musika eskoletan izen-ematea berriz ere ireki dute. Berako Isidro Fagoagan izena eman nahi dutenek, ortzegunean, irailaren 6an, izanen dute izena emateko azken eguna; Baztan musika eskolakoek irailaren 10a, heldu den astelehena. Lesakako musika eskolako ikasleek berriz, irailaren 12ra arteko epea izanen dute. Doneztebeko Agorreta musika eskolan, berriz, irailaren 14an, ortziralean, akituko da matrikulazioa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun