%3,65 igo da langabezia eskualdean

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 5a, 08:59

709 langabe daude, uztail hondarrean baino 25 gehiago

Aitzineko hilabetean bezala, goiti egin du langabeziak eskualdean. Nafarroan osoan %0,29 igo da, baina Altsasuren ondotik, gure eskualdea da igoerarik haundiena izan duena. Abuztuan 742 kontratu egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 73 baino ez dira izan mugagabeak eta 669 aldi baterakoak.

Adinaren eta arloaren arabera

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizonezkoen artean 269 lagun daude langabezian, uztailean baino 13 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere uztailean baino 15 gehiago daude langabezian, 392. 25 urtez beheitikoen artean, abuztu hondarrean 23 emakumezko zeuden langabezian, uztailean baino bat guttiago. Gizonezkoen kasuan, adin horretako 25 zeuden lanik gabe, uztailean baino bi guttiago.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta gorako joaerarekin segitzen du: uztailean baino 15 langabetu gehiago daude, 500etik 515era pasatuz. Industria arloan ere uztailean baino 14 langabetu gehiago daude, 108 denera. Eraikuntzan, bi langabetu gehiago daude, 34 denera. Nekazaritzan, aldiz, bi langabetu guttiago daude, 18 guztira. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 34 lagun daude langabezian, uztailean baino lau guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun