Diru-laguntza horien bidez, biktimen erreparazioa egiten, memoria bultzatzen eta bakearen kultura nahiz errespetuaren, aniztasunaren, kulturartekotasunaren eta bizikidetasunaren balioak sustatzen laguntzen duten jardueren inguruko inbertsioan eta antolaketan laguntzen duten ekimenak bultzatu nahi izan dituzte.
Horrela bada, Berako Udalak, 36ko kolpe militarraren biktimen oroimena eta errekonozimenduaren harira jarritako monolito eta plaken ordainetan 6.000 euro jaso ditu; Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, berriz, gurasoendako antolatutako sare sozialen erabilerari buruzko SARE-ON ikastaroengatik, 175 euro jaso ditu.