Irailaren 1eko lehian, batetik Doneztebe A (Aimar Jabalera, Iñigo Belarra, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura) Oizen aurka (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal); eta bertzetik, Irurita (Pablo Dorregaray, Unai Alemán, Asier Mariezkurrena eta Iker Alemán) eta Doneztebe B (Unai San Miguel, Joseba Bengotxea, Aimar Sarratea eta Unai Ilarregi) lehiatuko dira.
Finalak
Finalak irailaren 8an, larunbatean, jokatuko dira, Oizko plazan. 16:00etan hasiko dira gaztetxoak eta ondotik gazteek hartuko dute lekukoa.