Goizeko 10:00etako irekiera ekitaldiak emanen dio hasiera egunari eta epaimahaiaren osatu ondotik, 10:30etik 14:30era Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako XXXVII. gazta-lehiaketa izan dute. Era beran, gaztak eta artisautza-produktuak plazaratuko dituzte. Era berean, 10:30etik 13:30era bitarte, Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne-ekoizpenaren XXXV.lehiaketa eta latxa arrazako aziendaren Estatuko XV. lehiaketa izanen da.
Bien bitartean, 11:00etatik 12:00etara, bisitariek artzain txakurren XXVI.erakusketaz gozatzeko parada izanen dute. 11:00etatik 13:00etara, berriz, XXXI.ardi-moztaileen txapelketa jokatuko dute. 11:30ean artaldea herritik pasatu ondotik, 12:45ean gazta dastaketaren bueltan bilduko dira.
13:00etan ardi latxen sektorean lanean hasi direnak eta esne horrekin gazta egiteari ekin diotenak omenduko dituzte. 14:30eko herri-bazkariaren ondotik Nafarroako LI. Artzain-txakur Txapelketa eta omenaldiarekin borobilduko dute eguna.