Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren lehen eta bigarren jardunaldiak jokatu dira

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 22a, 12:06

Hirugarren jardunaldia Lakuntzan jokatuko da abuztuaren 26an, igandean, 18:00etan

Larunbatean, abuztuaren 18an, jokatu ziren Nafarroako Herriz Herri txapelketaren lehen eta bigarren jardunaldiak Etxalarren eta Burlatan. Basaburua, Antsoberri eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotxak bildu, zakuarekin lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarrena (txinga eramate eta ingude altxatzea).

Bai Etxalarko proba konbinatuetan, bai eta Buladakoetan ere, Basaburua izan zen garaile; Menditarrak bigarren eta Antsoberri hirugarren. Hirugarren jardunaldia Lakuntzan jokatuko da heldu den igandean, abuztuaren 26an.

Emaitzak

LEHEN JARDUNALDIKO EMAITZAK (Etxalar)

            Lehen proba konbinatua

1. Basaburua           19:16.98                   

2. Menditarrak         20:00.44       

3. Antsoberri            20:55.75

           

            Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

Basaburua                 3 puntu          

Menditarrak               1,5 puntu

Antsoberri                 1,5 puntu

 

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK (Burlata)

            Lehen proba konbinatua

1. Basaburua           19:05.64                   

2. Menditarrak         19:18.41       

3. Antsoberri            22:26.60

           

            Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

Basaburua                 3 puntu          

Menditarrak               2 puntu

Antsoberri                 Puntu 1

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun