Slow food, Zero Kilometroarekin bat egiten duen kontzeptua da, hau da, inguruan duguna erosi eta jatearekin. Beraz, Nafarroako Slow Foodeko Zero Kilometroa txapak banatu dizkie Napardi elkarteak Nafarroako hamar jatetxe horiei.
Donamariako Benta eta Elbeteko Posadaz gain, Valdorba hotela (Santsoain), Txoko de Gartxenia (Larraintzar), Txapi Txuri (Murillo el Fruto), Tubal (Tafalla), Trinquete (Tutera), Maskarada (Lekunberri), Alma-Muga de Beloso (Iruñea) eta Proyecto Caracol (Lizaso) saritu dituzte.
Sari banaketan, Aquí no sobra nada (Hemen ez da deus soberan) kanpaina ere aurkeztu zuten Ultzama Fundazioak eta Nafarroako Slow Food elkarteak, Caja Navarra Fundazioaren laguntzarekin. Janaria ez botatzeko helburuarekin, tupper edo fiambrera berrerabilgarriak banatuko dituzte jatetxe hauetan.