Proiektu honek, Nafarroan dagoen edozein eraikuntzari nolabaiteko Nortasun Agiri zenbaki bat egokitu nahi dio. Lurzoru landatan hutsik edo okupatuta dauden eraikuntzen kopuru nabarmena kontuan izanda, oso proiektu garrantzitsua da Nafarroako lurralde informazio sistemarentzako ( NLIS), (honek 2016-19ko estrategiko plangintzan barne duelarik), eta babes zibilarentzako, azkengo hau diru-laguntzaren sustatzailea bait da.
Aplikazioak Nafarroako posta helbideak kokatzeko gaitasuna du irizpide desberdinekin: Udal herria, entitate singularra, kalea, ataria, etxearen izena edo Heplbidearen IDa. Honen bitartez, iraganean larrialdi zerbitzuekin izandako akatsak lekuetara ailegatzen edo baserriak kokatzen saihestuko dira.
Hau dela eta, María José Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak, herritar eta Udaletxeei dei egiten die: “Nafarroak, batez ere, iparraldean, baserri kopuru handi bat duenez, proiektu hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu, larrialdi zerbitzuak eta baita gainontzeko zerbitzu publikoak guztiengana ailegatu daitezen. Badakigu, Udaletxeak jakinaren gainean daudela eta diru-laguntza hauekin egiten dituzten lanekin lagun nahi diegu. Bestalde, herritarrek jakin beharko dute proiektu honen garatzeak ekarriko dituen aurrerapausoak eta hobekuntzak urrun edo gaizki komunikatutako lekuetan bizi diren pertsonentzako”.
Metro-baserri, plakak eta seinaleztapenak
Diru-laguntza jasoko duten ekintza garrantzitsuenak metro-baserriren diseinua, sakabanatu bakoitzeko plaka identifikagarri diseinua eta bidegurutzetako seinaleztapen horizontalak dira, eraikuntza bakoitzaren helbidea adieraziz, bere izena eta Helpbidea identifikatzailearekin.
Metro-baserri mapa topologiko bat da, PDF formatuan eta metroko planoen estetika erabiliz, era erraz eta arin batean Udaletxeko sakabanatuak topatzea eta haietara ailegatzea baimentzen du. Gutxienez egin beharreko ibilbidea, helbideren identifikatzailea eta izena izan behar du. Existituz gero, sakabanatu bakoitzeko Helpbide identifikatzailea gehitzeak diru-laguntza jasoko du. Gisa honetako metro-planoak eginak dituzte eskualdean, Areson, Leitzan, Goizuetan edo Zubietan, esaterako.
Plaka identifikagarriek izen behar duten gutxieneko tamaina 2012 Zentimetrokoa izan behar du. Era berean, egurats zabaletarako prest dagoen materialaz eginda egon beharko da eta goiko ezkerreko zatian helbide logoa gorri eta grisez izango duela. Identifikatzailea beltza izan behar du.
Eskaerak dagokion tramite katalogoaren fitxaren bitartez egin beharko da edo zuzenean Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez. Epea abuztuaren 15ean hasi da eta irailaren 3an bukatuko da.
Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak, aurtengo azaroaren 1a baino lehenago egin beharko dira.