Irailaren 15ko egitaraua
10:30ean Harrera eta gosaria.
11:30ean dantzaldia eta musika Iribasko Basakaitz taldearekin.
12:30ean Meza edo bisita gidatua Lekunberrin barna.
14:00etan bazkaria, musika, zozketak eta datorren urteko besta antolatuko duen herriaren izendapena.
Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Lekunberriko udalak besta honen antolaketan egin duen lana eskertu nahi du, bereziki Inma Etxarri kultur teknikariak egindakoa. Lan horri esker, hainbat datu eta argazki bildu dituzte, paneletan bildu eta ospakizuna baino lehen eginen den erakusketa batean agertuko dituztenak. Bitxikeria moduan, aipatu Larraun aldeko artzain aunitzek Idaho aldera joan zirela, bertze artzain nafar gehienak California, Nevada edo Arizona aldera joan ziren bitartean.