Euskadiko ingude-jasotze txapelketen finalak jokatuko dituzte abuztuaren 8an Getarian

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 6a, 10:30

Maika Ariztegi da Nafarroako eta Euskadiko txapelduna gaur gun.

Josetxo Urrutia leitzarra eta Maika Ariztegi iturendarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Gizonezkoen nahiz emakumezkoen Euskadiko ingude-jasotze txapelketak abuztuaren 8an, asteazken arratsaldeko 7etan jokatuko dituzte Getarian (Gipuzkoa). Gizonezkoetan, Leitzako Josetxo Urrutia eta emakumezkoetan, Iturengo Maika Ariztegi izanen dira eskualdeko ordezkariak.

 

Gizonezkoetan, 18 kiloko ingudearekin ariko dira eta Urrutiarekin batera, Arabako Jon Lapazaran, Bizkaiako Ioritz Pereira, Unai Ardeo, Igotz Ardeo eta Ousmane Drame eta Nafarroako Angel Aristides ariko dira.

Emakumeak 10 kilo ingudearekin ariko dira eta Ariztegirekin batera, Bizkaiako Karmele Gisasola, Aiora Otazua eta Garazi Arruti eta Iparraldeko Elur Alberdi ariko dira.

Bi txapelketa hauetaz gain, egun berean Gipuzkoako lasto-jasotze txapelketa ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun